Ekonomia
Industria
Agentziak | EITB Media
Alabaina, oraindik ez dagoela inolako kontraturik sinatuta jakinarazi dio zuzendaritzak Langile Batzordeari.
Nafarroako Volkswagen.
Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak langileei baieztatu die hornitzaile bat dagoela izendatuta" Landabengo lantegiko modelo elektrikoetarako bateriak muntatzeko. Hala ere, zehaztu du oraindik ez dela kontraturik sinatu.
Nafarroako lantegiko Enpresa Batzordeak eskatuta, bilera egin dute bi aldeek gaur goizean. Joan den astean Hyundai Mobisek baterien hornitzaile gisa egin zuen iragarpenaren ondotik etorri da; izan ere, ordura arte, batzordeak ez zeukan zuzendaritzaren aldetik inolako informaziorik.
Bileraren ostean CCOOk sindikatuak adierazi duenez, Nafarroako lantegiko zuzendaritzak azaldu die Volkswagenen Alemaniako zentralak baterien asmoa "erosteko pieza" gisa ikusi izan duela beti. Hain zuzen ere, egikariatzeko "prest" dagoen proiektu bat badagoela jakinarazi die. Hala ere, hornitzaile bat esleituta egon arren, "kontratuak sinatu gabe" daudela argitu nahi izan die.
Bateria-fabrika "auto elektrikoaren industria-proiektuaren funtsezko pieza zela" adierazi duela bileran esan du sindikatuak, "osagai horren gaineko kontrola izateko, sortzen dituen enpleguengatik, ibilgailuari balio handiagoa emateagatik eta lehiakorrak izaten jarraitzeagatik. Pieza hori gabe proiektu industriala osatu gabe geratzen da ", ohartarazi du.
Horrez gainera, CCOOk jakinarazi du zuzendaritzari eskatu diola 2024ra atzeratzeko Polo autoarenamaiera. "Garrantzitsua da 2024an Poloa egiten jarraitzea, itxierarik ez izateko eta trantsizioa hobeto egiteko, behar adinako lan-bolumenekin", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa