Ekonomia
Bankia auzia
Erredakzioa
Ekonomiako estatu idazkari ohiak "erantzukizun zehatzak" eskatu ditu, baina, azaldu duenez, "ez dira akatsak eta finantza berregituratzeko prozesua bideratzen huts egin izana nahasi behar".
Informazio gehiago (1)
Jose Manuel Campa Estatuko Ekonomia idazkari ohia krisia iritsi aurretik eta ostean bankuek "akatsak eta gehiegikeriak" egin dituztela onartu du eta "mugatzea" eskatzeaz gain, "erantzukizun zehatzak" ere exigitu ditu.
"Baina ez dira egindako akatsak eta finantza berregituratzeko zuzendaritzaren huts egin izana nahasi behar; izan ere, zuzenak ziren eta oraindik ere dira", esan du, Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian.
Kongresuan hitz egin aurretik kazetariei egin dien adierazpenetan, Campak "informatzeko gogo handia" zuela adierazi du eta, besteak beste, Bankia bezalako erakundeen finantzaren berregituratzeari buruzko "arrakastari edo porrotari buruzko balorazioa" ez galdetzea eskatu du.
Gainera, finantza sektorearen onbideratzearekin aurrera jarraitzearen alde egin du Campak, "laguntza publiko handiagoak" behar izan arren, eta horretarako "norabidea ez galtzeko gomendatu du. "Helburua sektorearen egonkortasuna da", azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa