Itxi

Krisi Ekonomikoa

Krisia

Moodys´ek aurreikuspen negatiboa jarri dio Alemaniari

Erredakzioa

Holandaren eta Luxenburgoren kalifikazioak ere jaitsi ditu. Agentziak erabaki hau zorraren krisia noraino iritsiko den beldur Europan dauden zalantzengatik hartu du.

  • Moodys´ek aurreikuspen negatiboa jarri dio Alemaniari. EFE

Moody´s kalifikazio agentziak aurreikuspen negatiboan ezarri ditu Alemaniak, Holandak eta Luxenburgok dituzten kalifikazio maximoak (“Aaa”). Halere, Finlandiaren nota bere horretan mantendu du.

Agentziak Europan zorroren krisia noraino iritsiko den inguruko beldurra areagotzen ari dela kontuan hartu du erabakia hartzean, baita Grezia eurogunetik irteteko aukerak ere. Frantziak eta Italiak erreskatea eskatzen amaitzeko beldurrak ere badirela azaldu du.

Moody´sek ohar batean azaldu duenez, Grezia eurogunetik irteteak euroa arrisku larrian jarriko luke. Oraingoz “Aaa” nota (ohorezko matrikula) duten Europako hiru herrialdeei kalifikazioa mantentzea erabaki du.

Alemaniaren kasuan, Europako ekonomiaren motorrak duen banku sistemaren ahultasuna nabarmendu du euroguneko herrialdeen zorraren gaineko krisia okertu delako.

“Alemaniako bankuak euroguneko herrialdeen eskuetara irekita egoteak, bereziki Italiarekin eta Espainiarekin, zorra hartzeko gai mugatua izanda, ahulagoa egiten dio krisia sakontzearen aurrean”, azaldu du.