Ekonomia
Erreskatea Valentziari
Erredakzioa
Ekonomiako sailburuak, Máximo Buchek esan du, oraindik ez dakiela ze kantitate jasoko duen likideziako diru funtsetik eta azpimarratu du hau ez dela erreskatea, mailegua baizik.
Valentziako ekonomia sailburua, Máximo Buch. Argazkia: EITB
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Valentziako Generalitateko ekonomia, industria eta merkataritzako sailburuak, Máximo Buchek, Valentziak, 3.500 milioi eurotako laguntza beharko duela jakinarazi du, erkidegoko finantza egoera bere onera itzuli dadin. Gaineratu du, oraindik ez dakiela zenbateko kantitatea jasoko duen likideziarako diru funtsetik, beste erkidegoek eskatzen dutenaren zain baidaude, baina bai zehaztu du beraien aurreikuspena zein den. Alegia, 1.500 milioitako defizita zehaztu du eta ordaintzeke dagoena beste 2.000 milioitan.
Adierazpen hauek Valentziako unibertsitateko zientzia parkean egin ditu, eta behin eta berriro esan du, era okerrean komunikatu dela kontzpetu hau erreskate hitza rehabilita, jakinda egoera hauetarako sortutako finantza eragiketa bat dela.
Ekonomiako sailburuak argi utzi nahi izan du hau diru-mailegu bat dela eta erreskatea hitzarekin hipotekarenarekin nahasten dela, eta hala balitz, espainiar biztanlegoaren %80 erreskatatuta egongo litzatekeela, hipoteka bat dutela jakinda.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa