Ekonomia
artxandako tunelak
eitb media
"Free flow" deritzon sistema berriari esker, ordainlekuan pilatu ohi den trafikoa arindu ahal izango da. Hots, aurrerantzean, erabiltzaileek eskudirutan, txartelarekin, teleordainketarekin edo "contactless" sistemaren bitartez ordaindu ahalko dute.
Artxandako bidesaria. Artxiboko argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Hesirik gabeko sistema jarri dute martxan asteazken goizean Artxandako tuneletan Bilborako noranzkoan, ordainlekuan trafikoa arintze aldera. Horrela, aurretik zeuden zazpi kabinatan orain arte bezala ordaindu ahalko da bidesaria —eskudirutan, txartelarekin edo teleordainketarekin—, baina "contactless" sistema ezarri dute alboetako kabinetan.
"Free flow" deritzon sistema 06:00etatik dago martxan, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, eta Azpiegitura eta Lurralde Garapen Saila "contactless" bidez ordaintzea ahalbidetzeko egiten ari den digitalizazio-estrategiaren barruan dago.
Horrela, Artxandako ordainlekuak birmoldatu eta digitalizatzeko proiektuaren lehen fasea amaitu da, bide-segurtasuna hobetzea helburu, eta datozen asteetan ekingo diote proiektuaren bigarren faseari, irailean amaitzeko.
Guztira, 3,6 milioi euro bideratu dituzte lehen zatian jasotako aldaketak egiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa