17:03

Ekonomia

Aste honetan

Ratok eta Salgadok azalpenak emango dituzte Kongresuan, Bankiari buruz

Erredakzioa

Beste zenbait goi-kargudun izandakoek ere azalpenak emando dituzte diputatuen aurrean, Gorigolzarrik, Solbesek eta De Guindosek, besteak beste. Horien txanda irailean izango da.

  • Rato ostegunean joango da Kongresuan, eta Goirigolzarri irailean. Efe.

    Rato ostegunean joango da Kongresuan, eta Goirigolzarri irailean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodrigo Rato Bankiako presidente ordea, Elena Salgado sozialisten Ekonomia ministro ohia eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadore ohia Kongresuan izango dira aste honetan, Ekonomia Batzordeari Bankiako krisiaren inguruko azalpenak emateko.

Horiekin batera, Jose Manuel Campa Estatuko Ekonomia idazkari ohia, Narcis Serra Caixa Catalunyako presidente ohia eta Julio Fernandez Gayoso CaixaNovako zuzendari nagusi ohia eta NovaCaixaGaliciako presidente ohia ere deitu dituzte.

Aipatutako pertsonak deitzeko erabakia FROBek, Bankuen Onbideratze Funtsak, hartu zuen bilera batean. Bilera horretan PPk eskatutako 23 pertsonen izenak eta PSOEk eskatutako gehienak deklaratzera deitzea erabaki zuten, Miguel Blesa presidente ohia barne, eta deklarazioen datak zehaztu zituzten.

Gauzak horrela, Campak eta Fernandez Ordoñezek asteartean, uztailaren 24an, hitz egingo dute Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordearen aurrean, eta bi egun ondoren, ostegunean, Fernandez Gayosoren eta Rodrigo Ratoren txanda izango da, goizean, eta Serrarena eta Salgadorena, arratsaldean.

Irailean, hitzordu berriak

Zerrendan agertzen diren gainontzekoak irailean deituko dituzte, nahiz eta zerrenda itxita ez egon. Parlamentuko batzordea berriro bilduko da agerraldien egutegi berria erabakitzeko. Agerraldi horien artean baliteke Angel Acebesena egotea, PSOEk astelehenean bertan eskatu baitzuen BFA-Bankiako Kontu-ikuskaritza Batzordeko presidente ohiaren agerraldia.

PPk ere agerraldi gehiago eskatu zituen, Julio Segura Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionaleko presidentearena, Fernando Restoy Espainiako Bankuko gobernadoreordearena eta Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako egungo presidentearena, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena