09:59

Ekonomia

Emaitzak

Siemens Energyk 3.639 milioi euroko galerak iragarri ditu, Siemens Gamesaren arazoak tarteko

EITB MEDIA

Urteko hirugarren hiruhilekoaren emaitzak aurkeztu ditu Alemaniako multinazionalak. Haize erroten negozioan dituen "erronka handiek" bete-betean eragin diete emaitzei.

  • Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza.

    Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Energy alemaniar multinazionalak, Gamesaren jabeak, are gehiago gorritu ditu bere zenbakiak, eta 3.639 milioi euroko galerak iragarri ditu gaur, Siemens Gamesak dituen arazoak tarteko. Iazko datuekin alderatuta, halako bost dira galerak.

Christian Bruchek zuzentzen duen konpainiak urteko hirugarren hiruhilekoaren emaitzak aurkeztu ditu gaur, 2022an hasitako balantze negatiboa are gehiago handituta.

X.4 eta X.5 modeloetako haize sorgailuek izandako matxurek, "produktuen kostu handiagoek eta itsas zabaleko negozioaren desafioen hazkundeak" 2.200 milioi euroko karguak eragin dituzte (maiatzean 800 milioikoak ziren). Bruchen arabera, euskal filialak "erronka handiak" ekarri ditu, baina aurre egingo dietelakoan dago. 

Are gehiago, ekitaldi amaieran (2023ko urria) galera are handiagoak izango direla iragarri du multinazionalak, 4.500 milioi eurokoak izatea aurreikusi baitute.

Arazoak arazo, "merkatu ingurune egokiaz" baliatzen ari dela nabarmendu du konpainiak. Emandako datuen arabera, 14.900 milioi euroko balioa duten eskaerek % 54,2ko hazkundea islatzen dute, batez ere Siemens Gamesan eta Grid Technologiesen egindako eskaera handiek bultzatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena