Itxi

Krisi Ekonomikoa

Errekor berria

Espainiako burtsak urteko beherakadarik handiena izan du

Erredakzioa

Burtsa % 5,8 jaitsi da, 6.246,30 punturaino. Espainiaren inguruko zalantzek, Valentziak erreskatea eskatu ostean, merkatuetan eragin handia izan dute. Arrisku sariak 609,9 puntutan amaitu du.

00:59
Hondamen eguna Espainiako merkatuetan

Eurotaldearen bilerak diru merkatuetan eragin positiboa izango zuela uste zen baina ez da hori gertatu. Espaniako zorraren arrisku-saria 612 puntura iritsi da. Rajoyren azken neurriak kongresuan onartu eta Espainiako bankuak erreskatatzeko laguntzak onartu arren, merkatuek mesfidantzaz hartu dute egoera. Halaber, Valentziak erreskatea eskatu izanak eragin handia izan du.

Italiako arrisku sariak ere gorakada handia izan du, 486 puntutaraino iritsiz. 16:30ean, arrisku saria , oinarrizko 612 puntutan ezarri da. Burtsa % 6 jaitsi da, 6.200 puntura.

Burtsan, IBEXak galerak haundiak izan ditu: % 6 jaitsi da. Parisek % 1,70eko  galerak izan ditu, Londres eta Frankfurten txikiagoa izan da, % 0,80 eta % 1, hurrenez hurren .

Dibisa merkatuan, Euroak atzera egin du dolarraren aurrean eta 1,22 dolarretan geratu da.

Espainiako burtsak ostiral honetan urteko beherakadarik handiena izan du % 5,82ko beherakada izan ostean, eta 6.246 puntutan ezarri da.

BBVA % 7,80 jaitsi da, Telefonica % 7,44, Satander % 7,32, Iberdrola % 6,97, Inditex % 3,52 eta Repsol % 3,52. Arrisku sariak oinarrizko 609,9 puntutan amaitu du saioa, euroa sortu zenetik maximo historiko batean.