Itxi

Ekonomia

Lehen seihilekoko emaitzak

Tubos Reunidosek 54,5 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi du seihilekoa

EITB Media

Enpresak Amurrioko eta Trapagarango lantegietako negoziazioaren amaiera eta hitzarmen kolektiboen sinadura (2022tik 2027ra indarrean) azpimarratu ditu aldi honetako mugarri nagusi gisa.

  • Seihilekoko negozio zifra 333 milioi eurora iritsi da. Argazkia: Tubos Reunidos

    Seihilekoko negozio zifra 333 milioi eurora iritsi da. Argazkia: Tubos Reunidos

Tubos Reunidos Taldeak gaur argitaratu ditu 2023ko ekitaldiko lehen seihilekoaren emaitzak, eta aurreko ekitaldiko azken hilabeteetako joerarekin jarraitzen du. Seihilekoko negozio zifra 333 milioi eurora iritsi da, % 36ko hazkundea, eta 2022ko lehen seihilekoan 244 milioi euroko igoera izan zen, aurreko urteekin alderatuta hobekuntza ekarri zuena. Bestalde, lortutako mozkin garbia 54,5 milioi eurokoa izan da, iazko aldi berean 1,9 milioi eurokoa izan zelarik.

Enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez, igoera hori, funtsean, "merkatuak 2022ko azken hilabeteetan izan zituen prezio altuetan" oinarritu da, eta horrek fakturazioaren eta eskaerak areagotzea ekarri du seihilekoan zehar.

"Salmenten bilakaera onarekin batera, kostuei eutsi egin zaie, eta, Plan Estrategikoan jasotako efizientzia ekintzekin batera, konpainiarentzat historikoak diren % 26ko ohiz kanpoko marjinak lortu dira", gaineratu du.

Enpresak Amurrioko eta Trapagarango lantegietako negoziazioaren amaiera eta hitzarmen kolektiboen sinadura (2022tik 2027ra indarrean) azpimarratu ditu aldi honetako mugarri nagusi gisa.

Era berean, aipatutako altzairutegietako galdaketa prozesuetara bideratutako inbertsio jarduketak ere aipatu ditu, bai eta horien eraginkortasuna hobetzera edo ekozipen ahalmena areagotzera bideratutakoak ere, bere Plan Estrategikoaren baitan.

Halaber, ziurtatu du eraginkortasun energetikoarekin, mugikortasunarekin eta karbono aztarnaren murrizketarekin lotutako inbertsioak egiten ari dela, "Taldeak iraunkortasunarekin dituen konpromisoekin bat etorrita".