09:43

Ekonomia

Iberdrola

Iberdrolak %21 handitu du mozkina, eta urte amaierarako 4.800 milioiko errekorra aurreikusten du

Agentziak | EITB Media

Energia konpainiaren mozkin garbia 2.521 milioi eurokoa izan da 2023ko lehen sei hilabeteetan.

  • Iberdrolako egoitza nagusia, Bilbon.

    Iberdrolako egoitza nagusia, Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberdrolak 2.521 milioi euroko mozkin garbia izan du urteko lehen seihilekoan, hau da, % 21,5eko igoera iazko aldi berarekin alderatuta, konpainiak jakinarazi duenez.

Taldearen salmentak gora egin du 2023ko lehen sei hilabeteetan, 26.263,2 milioi eurora arte, % 7,5 gehiago, iazko aldi berean izandako 24.429,9 milioi euroen aldean.

Energiaren ustiapenaren emaitza gordina % 17,3 hazi da urtarriletik ekainera, 7.561 milioi euroraino, batez ere sareetan eta berriztagarrietan egindako inbertsioengatik, iaz Erresuma Batuan SVT tarifa arautuaren defizita berreskuratzeagatik, eta EBn ekoizpena normalizatzeagatik eta prezio hobeak egoteagatik.

Gainera, konpainiak iragarri du bide beretik jarraituko duela 2023ko bigarren seihilekoan, eta mozkin garbian % 10 inguruko igoera aurreikusten du urte osorako. Horrela, 2023rako 4.800 milioi euro inguruko irabazien errekor berria iragarri du; 2022an markak hautsi zituen, 4.339 milioi euroko irabaziarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena