12:57

Ekonomia

Ardoa

Jaurlaritzak Nekazaritza Ministerioari eskatu dio Errioxa jatorri izenaren estatutuen aldaketa indargabetzeko

a. s. | eitb media

Hiru sailburu sozialistak erabakiaren aurka agertu dira. Xedapenak zuzenbidearen aurkakoak direla uste du Eusko Jaurlaritzak, eta Ministerioak errekerimendua aintzat hartzen ez badu, Auzibide Zuzendaritzara joko dutela iragarri du Zupiriak.

  • Arabar Errioxako mahastia. Artxiboko irudia

    Arabar Errioxako mahastia. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernu Kontseiluak Errioxa jatorri deituraren estatutuen eta baldintza agirien aldaketak baliogabetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari; izan ere, Jaurlaritzak uste du xedapenak zuzenbidearen aurkakoak direla. Hiru sailburu sozialistak erabakiaren aurka agertu dira.

Hala jakinarazi du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak uste du Espainiako Gobernuak Errioxa jatorri izendapenari buruz emandako xedapenek lehia murrizten dutela eta enpresa askatasunaren eskubidea mugatzen dutela.

Azaldu duenez, Jaurlaritzako Zerbitzu Juridikoek uste dute Estatutuen aldaketa horrek "baldintzatu egiten duela Arabar Errioxako mahats jabe eta ardogile askoren jarduna eta beraien eskubideak"; izan ere, "trabak" jartzen zaizkie beren mahatsa Errioxa deituratik kanpoko beste ardo batzuk egiteko erabili nahi duten bazkideei.

Bozeramailearen esanetan muga bat da enpresa askatasunaren eskubidearentzat, mahastizainak behartuta baitaude beren ardoa Errioxa izendapenera bakarrik bideratzera. Horrela, mahastizainak eta mahastien titular diren upategi txikiak kaltetuta ateratzen dira; ardogileek edo ardo ekoizleek, aldiz, aukera gehiago dituzte.

Testuinguru horretan elkarrizketa eskaria egin du Jaurlaritzak, eta Ministerioak errekerimendua aintzat hartzen ez badu, Auzibide Zuzendaritzara joko dutela iragarri du Zupiriak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena