Ekonomia
Soldatak eta erosahalmena
EITB Media
The Adecco Group Institute erakundeak EAEko soldaten erradiografia kaleratu du. 2022ko soldatek eta herritarren erosteko ahalmenak izan dituzten aldaketak aztertu ditu, sektoreka sailkatuta eta aurreko urteekin aldertuta.
Euskadik 2022an Espainiako Estatuko batez besteko bigarren soldata izan zuen. Irudia: EITB Media.
The Adecco Group Institute EAEko soldatei buruzko azterketa egin du, eta gaur zabaldu ditu ondorio nagusiak. 2022an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren batez besteko soldata hilean 2.099 eurokoa izan zen, hau da, aurreko urtean baino % 2,4 handiagoa. Kopuru horrek maximo historikoaren marka hautsi du, eta bigarren postuan kokatu da Euskadi, Espainiako Estatuko gainerako autonomia erkidegoekin alderatuz.
1.822 eurokoa da Estatuko batez besteko hileroko lansaria, EAEko baino % 15,2 txikiagoa. Modu horretan, Euskadiko soldatapeko batek 10 hilabete pasatxo lan egin behar du Espainiako batez besteko langile batek 12 hilabetean lortzen duen dirua lortzeko.
2017tik, Espainiako soldata-igoeraren historikoari begiratuz gero, ikus daiteke Euskadiko igoera (+% 8,8) Espainiakoa baino apalagoa izan dela (+% 11,2). Igoera maila neuren duen rankinean, 14. postuan dago EAE.
Sektore ekonomikoei dagokienez, industriak eskaintzen ditu, oraindik ere, ordainsari handienak Euskadin, hileko 2.596 eurorekin; batez besteko soldatarekin alderatuta, hilean 397 euro gehiago, eta urtean, 4.765 euro.
Bigarren lekuan eraikuntzaren sektorea dago, hilean 2.121 euroko lansariarekin. Alor horretako soldta ere, Euskadiko batez bestekoaren gainetik dago.
Azkenik, zerbitzuen sektoreak 1.990 euroko batez besteko ordainsaria lortu du, EAEko batez besteko soldataren azpitik dagoen sektore bakarra da.
Soldatak igo badira ere, erosteko ahalmena % 5,3 jaitsi da EAEn, Estatu osoan baino 1,3 puntu gehiago. 2022an, prezioen igoera % 8koa izan zen, eta igoera horrek erosteko ahalmenaren beherakada ekarri zuen, aurreko urtearen aldean.
Sektoreka aztertuz gero, Eraikuntzak erosteko ahalmenaren % 2,9 galdu du, Zerbitzuak % 3,5 eta Industriak % 6,5.
Industriaren sektorea da 2017tik galera handiena izan duena, Estatuko batez bestekoa baino 0,2 puntu gehiago. Eraikuntzaren sektorea Estatuko batez bestekoa ( % -4,4) baino ehuneko 1,5 puntu beherago dago-
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa