Ekonomia
Ontziolak
Erredakzioa
Enpresak hilero 30 eta 142 langileri eragiten dion Lan Erregulazio Txostena martxan jarrita dauka 2010eko apiriletik.
Barku baen eraikuntza Navalen. Eitb
Egoera ezin txarragoa zenean, soilik ontzi bat eraikitzeko konpromesuarekin eta plantillari eragiten dion lan erregulazio prozesu batekin, La Navaleko ontziolak bi itsasontziren eraikuntza bukatzeko kontratua lortu du, Astilleros Sevillak porrot egin eta gero, horien eraikuntza bukatzeke utzi ostean, gaur El Correok informatu duenez.
Andaluziar enpresaren porrotaren ondorioz, ontziak eraikitzeko abala eman zuen Banco Santanderrek horien eskubideak lortu ditu, eta orain Sestaoko enpresarekin kontratuaren azken xehetasunak adosten ari da. La Naval Vigoko Astilleros Vulcanoren aurretik geratu zen bi ontziak eraikitzeko eskubideak lortzeko borrokan.
Petrolio plataformetarako bi babes-ontzi eraikiko dituzte, 88 metroko luzera eta 4.700 tonako pisukoak. Ontzi horien tamaina ontziola horretan ohikoa dena baino askoz txikiagoa da. Alderatzeko, Jan de Nul armadore belgikarrarentzat eraikitzen ari diren “fall pipe” ontziaren luzera beste bienaren bikoitza da.
“Tax lease”
Enpresaren egoera ekonomikoa oso delikatua da gaur egun, hilero 30 eta 142 langileri eragiten dion Lan Erregulazio Txostena martxan jarrita baitauka 2010eko apiriletik. Nahiz eta kontratu berriak lan egiten jarraitzeko aukera emango duen, ez du ematen beste erregulazio prozesurik etetea lortuko duenik.
Kontratazio horrekin Espainiako ontzioletan urtebetez egon den kontratu etenaldia apurtu da. Egoera hori Europar Batasunak “Tax Lease” finantziazio sistema ezabatzea erabaki ondoren sortu da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa