09:19

Ekonomia

EAEn eta Nafarroan

ELAk eta LABek greba orokorra deitu dute, irailaren 26rako

Erredakzioa

ESK, CGT, CNT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, elkarte feminista eta ekologista batzuek eta bazterketaren kontra lan egiten duten hainbat taldek egin dute deialdiarekin bat.

01:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELAk eta LABek, beste sindikatu txikiago batzuekin batera, greba orokorra deitu dute EAEn eta Nafarroan irailaren 26rako, Espainiako Gobernuak onartu dituen murrizketa ekonomikoen kontra.

ELA eta LABez gain, ESK, CGT, CNT, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, elkarte feminista eta ekologista batzuek eta bazterketaren kontra lan egiten duten hainbat taldek egin dute deialdiarekin bat.

Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELAren eta LABen idazkari nagusiek eman dute greba deialdiaren berri, gaur, Bilbon emandako prentsaurreko batean.

Greba deitu dutenen arabera, "Espainiako Gobernuak inposatutako eta Nafarroako Gobernuak ezarritako politikek gizarte osoa txirotuko dute". Gainera, murrizketa horiekin "atzeraldia areagotu" egingo dela iritzi diote, "langabezia igo" egingo delako eta "babes soziala murriztu, eta jendeak geroz eta arazo gehiago izango ditu hilabete amaierara iristeko".

Era berean, sindikatuek salatu dutenez, "BEZa igotzea, gizarte laguntzak murriztea edo sektore publikoko soldatak murriztea politika injustuak dira, eta ardurarik ez dutenek ordaintzen dute krisia".

Hori dela eta, "erabat" errefusatu dituzte murrizketak, eta "benetako alternatibak" daudela azpimarratu dute.

"Borondatea badago, politika desberdinak egin egin daitezke. Krisitik ateratzeko ezin dira murrizketak ezarri, zerga eta gizarte alorrean aldaketa handia egin behar da, eta AHTaren eta gisa horretako azpiegitura handien eraikuntza gelditu egin behar da", gaineratu dute sindikatuek.

Horren harira, etorkizun ekonomiko eta sozialaren inguruan "erabaki estrategikoak hartzea herritarrei" dagokiela esan dute. Hori horrela, "murrizketak salatzeko eta aldaketak exijitzeko bide bakarra" mobilizazioa dela aldarrikatu dute.

Espainiako sindikatuek baztertu egin dute funtzionarioen greba deitzea

Bestalde, CCOO, UGT eta CSI-F sindikatu espainiarrek baztertu egin dute funtzionarioen greba deitzea, Gobernuaren murrizketek gizarte osoari eragiten diotela iritzita. Hori horrela, greba orokorra deitu ala ez aztertzen ari dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena