09:47

Ekonomia

Rajoyren murrizketak

Montoro, 'finantzatu ezin diren zerbitzu publikoei uko egitearen' alde

Erredakzioa

Doikuntza neurri horiekin Gobernuak 65.000 milioi euro inguru aurreztu nahi ditu 2014 urtera arte.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publiko ministroak "finantzatu ezin diren zerbitzu publikoei uko egitearen" alde apustu egin du. Kongresuak gaur Gobernuaren neurri berriak baliozkotuko ditu. Doikuntza neurri horiekin Gobernuak 65.000 milioi euro inguru aurreztu nahi ditu 2014 urtera arte.

Montorok azaldu duenez, "zerbitzu publikoak herrialdearen errenta mailaren, okupazioaren eta lan egiten duten eta zergak ordaintzen dituzten pertsonen baitan daude".

Ogasun Ministerioko arduradunak azaldu duenez, "funtzio publikoari zerbitzu publikoak kudeatzea egokitzen zaio, ez lan bizitzarako asegurua egitea".

"Gobernua halabeharrez ari da. Beharra da bidea egiten duena eta gure ideietako batzuk alde batera utzi behar izatea ere eragiten ari da", esan du Montorok eta ordaindu ezin dena kendu egin behar dela azaldu du; izan ere, "ekonomiaren errekuperazio oztopatzen du". Era berean, ministroak azpimarratu du Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak zuzenean egindako gomendioak direla zerga alorrean egindako aldaketak.

Ministroak ukatu egin du BEZaren igoerak lanpostuen sorkuntza ekarriko duela, baina kotizazio sozialen beherakadak "ekonomiaren garapen positiboa" eragingo duela uste du.

Montorok ggogorarazi duenez, etxea erosteagatik ematen zen kenkaria desagertu egingo da 2013an eta neurria lege proiektu bezala tramitatuko dute, ez dekretu gisa.

Bestalde, elkarteen gaineko zergaren "porrota" aipatu du, eta zerga hori aldatu egingo dutela "diru-sarrerak bermatzeko" eta defizit publikoaren helburua betetzeko.

Espainiak "gehiegizko defizita" izatearen errua Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak duela esan du ministroak.

Gainera, murrizketak babesteko, "errealismoa eta umiltasuna" eta "oinarrian" Espainia "bananduta"·dagoela ez erakustea eskatu die Ganberako taldeei. Horrela, gizarteak krisitik ateratzeko egin beharko diren esfortzuak ikusiko dituzte herritarren, Montororen ustez.

Murrizketa hauek "arriskuak" dituztela onartu duen arren, egingo ez balira "arriskua handiagoa" izango litzateke esan du minstroak; izan ere, "porrot" egin dugula esan nahiko luke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena