12:02

Ekonomia

Arabako auzitegia

Sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote Tubacex enpresako langile bati

EITB MEDIA

Absolbitu egin dute, berriz, agintaritzaren aurkako atentatuagatik. Ohar baten bidez ELAk iragarri du helegitea aurkeztuko duela, sindikatuaren arabera, "egiaztatuta" geratu baita ez zela agintaritzaren aurkako inolako atentaturik izan.

  • Tubacexeko langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EFE

    Tubacexeko langileen protesta bat. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacexeko langile bati sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote autoritate-agenteen aurkako erresistentziagatik. Langilea, hala ere, absolbitu egin dute agintaritzaren aurkako atentatu-delituagatik. Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe-zigorra eskatzen zuen langilearentzat.

2021ean enpresako langileek egin zuten greba mugagabearen testuinguruan atxilotu zuten behargina, eta ekainaren 15ean epaitu zuten. Orain epaitegiak ebatzi du atxiloketari aurre egiteagatik zigortu dute. Absolbitu egin dute, berriz, agintaritzaren aurkako atentatuagatik.

Gauzak horrela, ohar baten bidez ELAk iragarri du helegitea aurkeztuko duela, sindikatuaren arabera, "egiaztatuta" geratu baita ez zela inolako atentaturik izan agintaritzaren aurka. Hala, ELAk uste du langile hori absolbitu egin behar dela, eta ez dator bat epaiarekin.

Sindikatutik adierazi dutenez epaiketan zehar "ertzainek gertatutakoaren eta atxilotuari egindako akusazioen inguruan zituzten kontraesanak nabarmenak" izan ziren. ELAk azpimarratu du, era berean, beharginen aurkako prozesu judizial horiek, eta "langileen borroka kriminalizatzeko saiakerak, bertan behera utzi behar direla".

Kontuak kontu, sindikatuak gogorarazi du datozen hilabeteetan epaiketa gehiago egingo direla greba egin zuten Tubacexeko langileen aurka, zehazki, sei langileren aurka.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena