Ekonomia
Aldi baterako lan-erregulazioa
EITB MEDIA
Enpresak aurreratu duenez, sei hilabeterako neurria izango da, irailaren 1etik hasita. Antza denez, azken hilabeteetan antzematen ari den eskaeren jaitsierari aurre egiteko
Tubos Reunidoseko Amurrioko lantegia. Irudia: EITB Media
Tubos Reunidosek astelehen honetan jakinarazi dio Amurrioko (Araba) lantegiko enpresa-batzordeari ia langile guztientzat aldi baterako lan-erregulazioa aurkezteko asmoa duela. Irailaren 1ean sartuko litzake indarrean eta sei hilabeteko iraupena izango luke.
Enpresako iturriek aurreratu dutenez, datorren asterako aurreikusi dute lan-erregulazio horren negoziazio mahaia eratzea. Neurri horrek lanaldia % 50era murriztea ekarriko luke. Azken hilabeteetan antzemanten ari diren eskaeren jaitsierari aurre egiteko "beharrezko malgutasuna" izateko asmoz hartu dira neurriok.
Hain justu, pasaden astean enpresako Akziodunen Batzarraren aurretik komunikabideekin egindako bilera batean, Tubos Reunidoseko presidente exekutibo Francisco Irazustak adierazi zuen eskaerak "nabarmen" egin zutela behera azken hilabeteetan, eta horrek eragin zuzena izango zuela bigarren seihilekoko emaitzetan.
Gaineratu zutenez, eskaeren jaitsiera hori banatzaileen arteko hodien stock altuarekin lotuta dago, baita interes-tasen igoerarekin ere, eta horren ondorioz proiektuak atzeratzen ari direla adierazi zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa