14:42

Ekonomia

Oposizioa eta gizarte agenteak

Andrea Fabraren jarrera 'kritikagarria' dela onartu du Cospedalek

Erredakzioa

PPko idazkari nagusiak azaldu duenez, Gobernua "Espainia erreskatatu ez dezaten egin behar duen guztia ari da egiten", baina "batzuek erreskate hori nahi izatea" kritikatu du.

  • Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren ustez, Andrea Fabra alderdikide eta diputatuaren jarrera “kritigarria izan daiteke”, baina aldi berean, “jarrera hori eragin zuten portaerak” ere kritikatu behar direla nabarmendu du.

“Diputatu, parlamentari, senatari zein beste ordezkari publikoek izan ditzaketen portaerak kritikagarriak izan daitezke askotan. Castellóko diputatu horren kasua kritikagarria da, baina portaera hori sorrarazi zuten beste talde batzuen jarrera ere”, adierazi du Cospedalek.

Espainia ez interbenitzeko, laguntza eske

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak esan duenez, Mariano Rajoyren Gobernua "Espainian esku-hartzerik egin ez dezaten egin behar duen guztia egiten ari da", eta laguntza eskatu die oposizioko alderdiei eta gizarte agenteei Espainian eskua sartu ez dezaten. Hala ere, "batzuetan hainbat agentek eta alderdik esku-hartzea nahi izatea" kritikatu du.

"Gobernuak esfortzu handia egin du eta egiten ari da. Gainera, alderdiei eta gizarte agenteei eskua luzatu die gure herrialdeari laguntzeko eta atzeralditik ateratzeko", esan du Cospedalek PPren egoitzan eman duen prentsaurreko batean.

Cospedalek esan duenaren arabera, Mariano Rajoyren Exekutiboa egiten ari den "erantzukizun ariketa" alderdiaren "ideia politikoen " aurkakoa da, baina krisitik ateratzeko "guztiz beharrezkoa". "PPk Espainiako Gobernua babesten du; izan ere, neurri gogorrak, baina beharrezkoak ezartzen ari da", azaldu du Cospedalek, eta herritar guztien laguntza eskatu du.

Ibexeko enpresei "esfortzua" eskatu diete

Luis de Guindos Ekonomia ministroak eskaria egin die Ibexeko enpresa espainiarrei, zuzendaritza eta administrazio kontseiluetako goi-kargudunen soldatak murriztu, eta, horrela, "krisia dela eta" beste kolektibo batzuk egiten ari diren ahalegin "mingarriekin" bat egiteko.

Ministroaren esanetan, egungoa bezalako "une zailetan" behar-beharrezkoa da "murrizketen karga konpartitzea", krisiaren irtenbidea bideratzeko. Zergen igoeraren eta administrazio kontseiluetako kideen eta zuzendarien soldaten murrizketaren bitartez, esfortzua egiteko eskatu die funtzionarioei eta herritarrei De Guindosek.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena