18:18

Ekonomia

Finantza erreskatea

Arrisku-saria 558 puntutan kokatu da, aste erabakigarriaren hasieran

Erredakzioa

559 puntutan kokatu da arrisku-saria, iragan asteko itxiera baino 20 puntu gehiago. Aste honetan onartuko dute finantza erreskatea bai Euroguneak bai Alemaniako Parlamentuak.

  • Arrisku-sariak bere horretan eutsi dio aste erabakigarriaren hasieran.

    Arrisku-sariak bere horretan eutsi dio aste erabakigarriaren hasieran. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako arrisku-sariak iragan aste amaierako maila igo du, eta 558 puntutan kokatu da gaurko saioaren itxieran. .

Espainiako burtsak ere txarrera egin du gaurko saioan. Ibex 35 indizeak % 1,99 egin du behera, bankuen kotizazioaren datu txarrengatik batez ere.

Ikusmin handia zegoen burtsak nolako erantzungo zion Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak iragarritako neurriei.

Gainera, bihar Espainiak zorra jarriko du enkantean eta oso garrantzitsua izan daiteke emaitza, Espainiako zorraren norabidea finka dezakeelako.

Finantza erreskatea

Aurreko astean arrisku-sariak goia jo ondoren, Eurotaldeak Espainiako bankuen erreskatea egiteko hilabetea amaitu aurretik 30.000 milioi euro aurreratzea erabaki zuen, eta horrek baretu egin zuen egoera. Era berean, Gobernuak 65.000 milioi euro aurrezteko aurkeztutako neurriek ere konfiantza eman zioten merkatuari. Ostiralean, Euroguneko 27 finantza ministroek argi berdea emango diote Espainairen finantza erreskateari, 100.000 milioi euro inguruko diru-laguntzari.

Bestalde, Alemaniako Parlamentuak erreskatea bozkatuko du ostegunean, eta Angela Merkel kantzilerrak dagoeneko esan du parlamentariek neurria onartuko duten esperantza duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena