07:14

Ekonomia

OSAKIDETZA

Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur

EITB MEDIA

Besteak beste, Lehen Mailako Arretako zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) udako ordutegien behin-behineko plangintza adostu nahi du Osasun Sailak sindikatuekin.

  • Amarako osasun zentroa (Donostia), artxiboko irudi batean

    Amarako osasun zentroa (Donostia), artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur, hainbat ataletako profesionalen osagarriei eta lanbide-karrerari buruz hitz egiteko, besteak beste. Lehen Mailako Arretako osasun zentroen eta Etengabeko Arretako Guneen (EAG) udako ordutegien inguruko proposamena ere helarazi nahi die langileen ordezkariei Osasun Sailak.

Modu horretan, ekainaren 14an berrabiatutako elkarrizketekin jarraitu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Egun horretan, Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu ia guztiek (Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT) hartu zuten parte mahai sektorialaren batzarrean. Euskadiko Sendagileen Sindikatuko kideak izan ziren joan ez ziren bakarrak, agintariak "osasun sistema desegiten" ari direla iritzita.

Gaurko hitzorduan, Osasun Sailak gai hauek jarriko ditu mahai gainean: Etengabeko Arretako eta Larrialdietako Guneetako langileen produktibitate-osagarria, ospitalizazio-osagarria eta lanbide-karrera garatzeko dekretu berria. Hain zuen, bihar publikatuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean Osakidetzako langileen lanbide-karrera garatzeko 2022ko deialdia. Konpromiso hori hartu zuen Osasun Sailak sindikatuekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena