16:57

Ekonomia

Lan-gatazka

ErNE, Esan eta Sipek protestak "kontraprogramatzea" leporatu diete 'Ertzainak indar bidez' taldekoei

Agentziak | EITB Media

Ertzaintzaren Ekintza Sindikaleko Unitateak mobilizazioak deitu zituen ekainaren 16an, datorren ekainaren 27rako; egun berean ibilgailu-karabana bat antolatu izana aurpegiratu diote 'Ertzainak indar bidez' taldekoei, eta gogorarazi dute gatazka honetan "Segurtasun Saila dela aurkari bakarra".

  • Ertzainen manifestazioa, pasa den ostegunean, Legebiltzar aurrean. EFE.

    Ertzainen manifestazioa, pasa den ostegunean, Legebiltzar aurrean. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erne, Esan eta Sipe Ertzaintzako sindikatuek protestak "kontraprogramatzea" leporatu diete 'Ertzainak indar bidez' plataformako buruzagiei, eta ohartarazi dute haien elkarretaratzeak "oztopatzeko saiakerek" ez dituztela geldiaraziko.

Ohar baten bidez, Ertzaintzaren Ekintza Sindikaleko Unitatea osatzen duten hiru sindikatuek dei egin dute ekainaren 27an "modu masiboan" mobilizatzeko Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean, Gasteizen, "guztiontzat duina izango den hitzarmen arautzaile" baten bitartez, euren "lan-baldintzak eguneratu eta hobetzeko" helburuarekin. 

Zehaztu dutenez, ekainaren 16an erregistratu zuten eskaera eta "sindikatuek ohar publiko bidez iragarri zuten" egun horretan.

ErNEk, Esanek eta Sipek gaineratu dutenez, "guztien harridurarako", 'Ertzainak indar bidez' taldeko buruzagiek ibilgailuen karabanak deitu dituzte ekainaren 27rako, "Ertzaintzaren sindikatuen deialdi hau kontraprogramatuz".

Hiru sindikatuek ohartarazi dutenez, "ez Segurtasun Sailaren immobilismoak, ezta mugimendu asindikal hori zuzentzen duten zazpi pertsonek ertzainen kontzentrazioak oztopatzeko saiakerek ere" ez dituzte geldiaraziko. "Nahikoa da ertzainak elkarren aurka jartzeaz, [Segurtasun] Saila da aurkari bakarra", ohartarazi dute.

Gainera, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari "negoziatzera esertzeko" eskatzeaz batera, ELA- Ertzaintza, EKOS, EBE, EAE, Euspel eta 'Ertzainak indar bidez' gonbidatu dituzte ekainaren 27an Gasteizen egingo den mobilizazioan parte hartzera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena