12:53

Ekonomia

Lan-gatazka

Gasteizko Michelin lantegiko grebak ekoizpena etenarazi du, hirugarren egunez

EITB Media

Halaber, Michelingo Lantegien arteko Batzordeak aho batez baztertu du enpresak hitzarmen kolektiboa berritzeko aurkeztu duen proposamena, eta negoziatzen jarraitu ezean, 24 orduko lanuzteak iragarri dituzte ekainaren 19 eta 23rako.

4:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek Gasteizko Michelin lantegian deitutako grebak, orain CCOO, UGT, CSIF eta CSM sindikatuen babesa ere baduenak, ekoizpena geldiarazi du berriro hirugarren egunez, % 90etik gorako jarraipenarekin, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.

Larunbat honetako deialdian, lantegi horretako beharginek bizikleta martxa bat egin dute, "lan hitzarmen duin bat" eskatzeko. Hala, lantegitik abiatu eta Andre Maria Zuriaren plazaraino joan dira bizikletan.

Hain zuzen ere, hirugarren greba eguna dute Gasteizko Michelin lantegian, enpresak egindako proposamenaren aurka. Testuinguru horretan, hitzarmen berriak "azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea" bermatzea aldarrikatu dute sindikatuek.

Aste honetan bertan, bi greba egun egin dituzte 3.500 langile dituen Gasteizko lantegian, ekoizpena geldituz.

Testuinguru horretan, Michelingo Lantegien arteko Batzordeak aho batez baztertu du enpresak hitzarmen kolektiboa berritzeko aurkeztu duen proposamena, eta negoziatzen jarraitu ezean, 24 orduko lanuzteak iragarri dituzte ekainaren 19 eta 23rako.

Sindikatuetako ordezkariek behin eta berriz eskatu diote enpresari errespetua, ardura eta zuhurtzia egoera horri aurre egiteko, eta negoziaziorako prest egoteko eskatu diote, lan-hitzarmena berritzeko.

Langileek eskatutako soldata igoerak eta Michelinek eskainitakoak eragin du bi aldeen arteko desadostasun nagusia; izan ere, enpresak egindako proposamen hori ez dator bat langileen aurreikuspenekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena