Ekonomia
ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
O. A. | EITB Media
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuaren arabera, Ertzaintza osatzen duten 8.000 kideek ere zeresan handia daukate "sindikatuak besarkatzeko" edo mugimenduari gehiengoa eta zilegitasuna aitortzeko.
Josu Erkoreka, Euskadi Irratian
Ertzaintzako lan gatazkaren harira, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun Sailburuak onartu du eredua arriskuan jar dezaketen joerak badaudela, baina neurri batean sindikatuen gain dagoela Ertzainak borrokan plataformaren planteamenduetara makurtu ala ez erabakitzea. Era berean, azpimarratu du 8.000 ertzain inguruk osatzen dutela Ertzaintza eta horiek ere zeresan handia izango dutela batera edo bestera egiteko, "sindikatuak besarkatzeko" edo "mugimenduari gehiengoa eta zilegitasuna aitortzeko".
Ertzainak borrokan plataformako eta Ertzaintzako lau sindikatuetako (ErNE, ESAN, Euspel eta SIP) ordezkariek bilera egin dute gaur goizean, Segurtasun Sailarekin negoziatu beharreko puntuak zehazteko asmoz. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Erkorekak adierazi duenez, sareetan izan du batzar horren berri eta ez daki zertarako edo zer helbururekin elkartu diren. Edozein kasutan, gogoratu du sindikatuek bakarrik dutela Ertzaintzako lan baldintzak negoziatzeko eskumena: "Guk gure solaskidetza sindikatuekin daukagu eta kito".
Aste honetan bertan Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak esandakoaren arabera, "Ertzaintza 'jusapolizatzen' ari da". Erkoreka sailburuak ez du espekulazioetan sartu nahi izan, baina ez du ukatu Jusapol elkartearekin (Guardia Zibilaren eta Poliziaren elkartea) paralelismorik dagoela.
Akordiorik ez
Ertzaintzako sindikatuak eta mugimendu asindikala Bilbon bildu dira, baina ez dute akordiorik lortu.
Batzarrean parte hartu dutenen iturriek jakitera eman dutenez, planteamenduak hurbil daude zenbait puntutan, baina desadostasunak dituzte beste batzuetan, eta, ondorioz, zaila izan da bileran zehar akordio bat ixtea.
Hala ere, Ertzaintzako sindikatuen artean -Erne, Esan, Euspel eta Sipe-, ez da baztertzen datozen orduetan jarrerak hurbiltzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa