Ekonomia
Ertzaintza
EITB MEDIA
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, sindikatuak izan dira une jakin batean mahaitik altxatu eta mobilizazioetan sartzea erabaki dutenak, hilabete askotako negoziazioaren ondoren.
Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak adierazi duenez, "Eusko Jaurlaritza inoiz ez da negoziazio mahaitik altxatu, inoiz ez ditu negoziazioak hautsi", Ertzaintzako sindikatuekin egindako negoziazio mahaian.
Eusko Legebiltzarraren sarreran, Erkorekak Ertzaintzaren barruan bizi den gatazka-egoera izan du hizpide, baita Erne, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek premiazko bilera bat egiteko egindako eskaera ere.
Azaldu duenez, sindikatuak izan ziren "une jakin batean, mugimendu asindikala agertokian sartzen denean, mahaitik altxatu eta mobilizazioetan sartzea erabaki zutenak".
Sailburuaren esanetan, hitzarmen berri baterako negoziazioak "normaltasunez egiten ari ziren hilabete askotan, bilera askorekin" ordura arte.
Erkorekak berretsi duenez, Jaurlaritza biltzeko prest dago oraindik, "materialek mahai gainean jarraitzen dute, altxatzea erabaki aurretik adostutako gaiek hor jarraitzen dute".
"Sindikatuek itzuli nahi badute eta negoziazioei berriro ekin nahi badiete, Gobernua ez da horren aurka egongo, guztiz kontrakoa", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa