Ekonomia
EITB Data
Gero eta gutxiago joaten gara kutxazain automatikora, baina ateratzen dugun zenbatekoa handiagoa da
EITB Media
Espainiako Estatuak 88 milioi txartel baino gehiago ditu zirkulazioan. Terminal fisiko batean txartel bidezko ordainketak % 63 igo dira. Aitzitik, kutxazainetan eskudirua ateratzeko eragiketak % 25 murriztu dira.
Herritarrak dirua kutxazainetik hilean 2,3 aldiz ateratzetik 1,5 aldiz bakarrik egitera pasa dira. Hori bai, batez beste, duela urte batzuk baino diru gehiago ateratzen dute (91 eurotik 176 eurora). Ondorioz, gero eta erosketa txiki gehiago egiten dira txartelarekin eta gutxiago joaten da kutxazainera eskudiru bila, baina diru gehiago ateratzen da.
Bi hamarkadatan (2002-2020), pertsonako txartelarekin hilean 3 ordainketa egitetik eta 16 egitera dira herritarrak. Joera hori pandemiaren aurrekoa zen, baina osasun krisiak bizkortu egin du.
Espainiako Estatuak 88 milioi txartel baino gehiago ditu zirkulazioan. Terminal fisiko batean txartel bidezko ordainketak % 63 igo dira. Aitzitik, kutxazainetan eskudirua ateratzeko eragiketak % 25 murriztu dira. Ondorioa da herritarrak gero eta gutxiago joaten direla kutxazainera eta gehiago ordaintzen dutela txartelarekin.
Euskadik 10,2 kutxazain ditu 10.000 biztanleko, 2022ko datuen arabera, eta Nafarroak 10,8; Espainiako Estatuko batez bestekoa 9,5ekoa da. Madrilek (8), Kataluniak (9,2) eta Andaluziak (9) EAEk eta Foru Erkidegoak baino kutxazain gutxiago dituzte, baina Balear Uharteek (15,1) eta Kanariek (14,4) dezente gehiago dituzte.
Azken bi hamarkadetan, kutxazainen kopurua zertxobait aldatu da Espainian, baina Estatuan ia kutxazain kopuru bera dago orain eta duela 20 urte. Hala ere, terminalen kopurua hirukoiztu egin da 22 urtean: 2000. urtean 802.698 ziren, eta 2022an 2.361.832.