Ekonomia
Asteko bigarren greba eguna
EITB Media
Grebaren deitzaileek eskatu dute hitzarmen berriak "azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzeko bermea ematea". Halaber, KPIaren araberako soldata igoera galdegin dute
ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuak pozik agertu dira Michelinen aste honetarako deitutako bigarren greba eguna "arrakastatsua" izan delako. Berriro ere ekoizpena eten dutela esan dute, eta lanuzteak astelehenean baino jarraipen handiagoa izan duela azpimarratu dute, gaurkoan % 95eko jarraipena izan baitu.
Ehunka langilek manifestazioa egin dute lantegiaren kanpoaldean, Gasteizen, "hitzarmen duin bat" aldarrikatzeko. Bertan adierazi dute tailerretan "babes izugarria" lortu duela gaurko deialdiak.
Beharginek bat egin dute mobilizazioekin, sindikatu deitzaileek Gasteizko Michelinen lantegian gehiengorik ez badute ere —27 ordezkaritik 12 dituzte—. CCOO, UGT, CSIF eta CCM dira gainerako indar sindikalak. Gainera, enpresa batzordeak berak uko egin dio mobilizazioetan parte hartzeari.
Testuinguru horretan, grebaren deitzaileek eskatu dute hitzarmen berriak "azken urteotan galdutako erosahalmena berreskuratzeko bermea ematea". Halaber, KPIaren araberako soldata igoera eskatu dute, enpresaren proposamena "lortu nahi dituen etekinekin lotuta" dagoela iritzita.
Bestalde, mobilizazio gehiago iragarri dituzte. 13:00etan, enpresa inguruan batuko dira berriro, eta 18:00etan, Zaramaga auzoko kaleak zeharkatuko dituzte, lantegitik bertatik hasi eta Martxoaren 3ko plazan bukatu arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa