Ekonomia
Murrizketak
Erredakzioa
Datozen egunetan, erabaki horien xehetasunak jasotzen dituztenean, informazioa aztertuko dutela iragarri du EBk.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE
Europako Batzordeak (EB) Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak iragarri dituen murrizketak txalotu ditu eta aurtengo defizitaren helburua betetzeko (BPGaren % 6,3) "pauso garrantzitsua" direla esan du.
"Rajoyk Gobernuak Europako Batzordeak aurkeztu zituen eta Ekonomia eta Finantza Kontseiluak onartu zituen gomendioak martxan jarri nahi dituela esatea ere kontuan hartuko dugu", esan du Olli Rehn ekonomia presidenteordearen bozeramaileak.
Hala ere, Simon O'Connor Ekonomia eta Moneta Gaietarako Batzordeko bozeramaileak azaldu duenez, oraindik ezin izan dute murrizketen azterketa sakonagorik egin ahal izan. Hortaz, ez dakite neurri berriek Espainiak duen atzeraldia areagotuko duten edo langabeen egoerak okerrera egingo duen.
Datozen egunetan, erabaki horien xehetasunak jasotzen dituztenean, informazioa aztertuko dutela iragarri du EBk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa