Ekonomia
Kontsumitzaileen Konfederazioa
Erredakzioa
Zerga murriztua duen hainbat produktuk, besteak beste, haragiak,arrainak eta kontserbak, % 10eko BEZa izango dute.
Erosketa-saskia garestitu egingo da.
Mariano Rajoyk iragarritako eta ostiralean bertan onartuko duten BEZaren igoerak batez beste urtean 600 euroko kostua ekarriko dio familia bakoitzari Kontsumitzaile, Etxekoandre eta Erabiltzaileen Erakundeen Konfederazioaren arabera.
Konfederazioaren txosten baten arabera, oinarrizko ondasunei dagokien zerga % 4an utziko duten arren, zerga murriztua % 8tik % 10era igotzeak hainbat produktu garestituko ditu, besteak beste, haragia, arraina eta kontserbak. Garraioa ere bi puntu garestituko da zerga murriztua baitu, ondorioz, urtean batez beste 68,15 euro gehiago ordaindu beharko dugu.
Aisian, ikuskizunetan eta kulturan batetik, eta hoteletan, kafeetan eta jatetxeetan bestetik, % 10eko BEZa ordaindu beharko dugu. Batez beste, hurrenez hurren, 36,59 eta 50,30 euro gehiago urtean.
Uraren fakturan % 10eko BEZa izango dugu. Argindarrean eta erregaian, ordea, % 21ekoa.
% 21eko BEZa edari alkoholikoek, tabakoak, jantziek, oinetakoek, altzariek eta etxebizitzarako beste hainbat ekipamenduk izango dute.
Familien batez besteko gastua, beraz, dezente igoko da.
Hezkuntzari eta Osasunari ez dio igoerak eragingo. Osasun zerbitzu batzuek soilik izango dute % 10eko BEZa, dentistarenak esaterako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa