Ekonomia
LAN-GATAZKA
EITB MEDIA
Autobusak lehenbailehen konpontzeko eta mantentze-lan egokia bermatzeko eskatu dute langileek. Lanuzteek Debagoieneko Lurraldebuseko hiriarteko autobusei eragingo diete; Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Bilboko Aireportua lotzen dituzten lineei, besteak beste.
Avanza enpresako langileen aldarrikapen-kartela. Argazkia: Euskadi Irratia
Avanza enpresako langileek bigarren greba-eguna dute gaur, "autobus batzuen egoera kezkagarria" salatzeko asmoz. Lanuzteek Debagoieneko Lurraldebuseko hiriarteko autobusei eragingo diete; Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Bilboko Aireportua lotzen dituzten lineei, besteak beste.
Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, autobusetako gidari batek esan duenez, urteak daramatzate konponketak egiteko eskatzen, ez baitira ez mantentze-lan egokirik egiten ezta arazoak ere konpontzen.
Izan ere, autobusetako frenoekin, gurpilekin, argiekin eta aire girotuarekin, besteak beste, arazoak dituztela salatu dute, eta horregatik hain justu jo dutela grebara, "segurtasun eske", alegia. Hori dela eta, lehenbailehen autobusak konpontzeko eta mantentze-lan egokia bermatzeko eskatu dute.
Avanza enpresako langileen manifestazioa, Donostian. Argazkia: Euskadi Irratia
ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek deitu dute greba. UGTk, ordea, ez ditu babestu. Grebari ostiral honetan ekin zioten (hilak 26); gaur dute bigarrena (hilak 27) eta astelehenean (hilak 29), izango da hirugarren lanuztea.
Testuinguru horretan, Lurraldebusek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu hiru greba egun hauetan eragina izan dezaketen lineetan. Zehazki, hauek dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak:
- Larunbatean, maiatzak 27, aurreikusitako gutxieneko zerbitzuak
- Astelehenean, maiatzak 29, aurreikusitako gutxieneko zerbitzuak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa