Ekonomia
Demografia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eduardo Junkerak, Gipuzkoako patronaleko presidenteak, jakinarazi duenez, 200.000 pertsona gehiago behar dira Euskadin, hurrengo 10 urteetan langileen % 25ek erretiroa hartzea aurreikusten delako.
Junkerak ziurtatu duenez, egungo egoerak immigrazioa "integratzea" eskatzen du. Artxiboko irudia.
Eduardo Junkerak, Gipuzkoako patronaleko presidenteak, esan du Euskadik jaiotza- eta immigrazio-tasa altuagoak behar dituela, hurrengo urteetan gertatuko den "erretiro handiari" aurre egiteko. Gainera, "berpizkunde demografikorako" 200.000 eta 220.000 pertsona artean erakarri behar direla gaineratu du.
Junkerak ziurtatu duenez, egungo egoerak immigrazioa "herrialdearen etorkizunaren ekuazioan integratzea" eskatzen du, hurrengo hamar urteetan langileen % 25ek erretiroa hartzea aurreikusten delako.
"Borondatea, baliabideak eta pedagogia beharko ditugu erronka horri erantzungo dioten estrategiak aurkitzeko. Horri ekiteko, hainbat aldagai hartu behar dira kontuan, eta erronkaren tamainarekin bat datozen neurriak aktibatu behar dira", Junkeraren hitzetan, eta lankidetza publiko-pribatua eta "elkarlana" beharrezkoak izango direla esan du.
Patronaleko presidenteak enpresen balioa ere azpimarratu du, eta enpresen "dimentsioa" aintzat hartu beharko litzatekeela adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa