Ekonomia
LAN-ISTRIPUA
eitb media
22 urteko mutila oso larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Lanean ari zela, makina jasotzaile batek azpian harrapatu zuen eta traumatismo torazikoa eragin zion.
Hil egin da maiatzaren 12an Burlatako Iturrondo industrialdean lan-istripua izan zuen 22 urteko langilea. Behargin gaztea larri zaurituta eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta ostegun honetan hil da, CCOO sindikatuak ohar bidez jakitera eman duenez.
SOS Nafarroa 112 Larrialdi-zerbitzuak joan den ostiralean, eguerdian, jaso zuen istripuaren berri, eta bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat bidali zuen lekura, besteak beste. Beharginak, traumatismo torazikoa jasan zuen, makina jasotzaile batek harrapatu baitzuen.
Osasun zerbitzuek bertan artatu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, oso larri.
Sindikatuak irmo salatu du lan-istripua, eta neurri gehiago eskatu ditu "langile bakar batek ere ez dezan bere bizitza arriskuan jarri behar bere lanaldian".
CCOOren arabera, "arreta guztia jarri behar da Nafarroan suertatzen ari diren lan-istripuak murrizteko ahaleginetan. Foru Erkidegoa da langileen istripu-ratiorik kezkagarriena duen lurraldeetako bat, eta, beraz, beharrezkoa da errealitate hori lehenbailehen bukatzeko neurriak hartzea".
CCOOren arabera, "errotik egin beharreko aldaketak sustatu behar dituzte erakundeek enpresetan". Testuinguru horretan, sindikatuak prebentzioaren arloan egiten ari diren lana aldarrikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa