11:15

Ekonomia

Lan gatazka

ELAk eta LABek bi greba egun deitu dituzte Arabako erresidentzi pribatuetan

EITB MEDIA

Lan baldintzak hobetzea lortu ez dutela salatuko dute berriro ere, alegia, 1.000 euro inguruko soldatak eta "ratio onartezinak" dituztela, eta urtean 1.792 orduko lanaldia dutela.

  • Arabako erresidentzietako langileen protesta

    Arabako erresidentzietako langileen protesta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA eta LAB sindikatuek bi greba egun deitu dituzte —maiatzaren 23rako eta 24rako— Arabako erresidentzia pribatuetan, lehen hitzarmenaren negoziazioak duen blokeoa salatzeko.

Prentsaurrekoan, bi sindikatu horietako ordezkariek azaldu dute martxoaren 15ean aurkeztu ziotela azken proposamena lan bitartekariari, eta oraindik ez dutela erantzunik jaso.

Biek ala biek esan dute adinekoen egoitzetako langileak "jo eta su" ari direla lanean, aldi berean lan bat baino gehiago egiten, eta "beharrak eragindako gaitzekin horietako asko". Hain zuzen ere, azpimarratu dute lanaldi oso luzeak dituztela, eta geroz eta zailagoa egiten zaiela hilabete bukaerara iristea, "lanean buru eta bihotz ari badira ere".

Gauzak horrela, datorren asteko greba deialdietan salatuko dute 1.000 euro inguruko soldatak eta "ratio onartezinak" dituztela, eta urtean 1.792 orduko lanaldia dutela, "hori guztia Arabako Aldundiren onespenarekin".

ELAk eta LABek Bizkaiko erresidentzietako langileen baldintza berberak nahi dituzte (urtean 1.592 orduko lanaldia eta 1.480 euroko soldata).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena