Ekonomia
Urria-martxoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aldiz, negozio zifrak (% 20,4) eta salmentek (% 53,9) hazkundea izan dute. Gastuak igo egin dira, 15.610 milioi euroraino (% 20,9), urritik martxora.
Siemens Gamesaren Zamudioko egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
Siemens Energy alemaniar taldeak 204 milioi euroko galera garbiak izan ditu urtarrila eta martxoa bitartean —konpainiaren bigarren hiruhileko fiskala—. Horrek esan nahi du, aurreko urteko datuekin alderatuta, % 26,7ko galerak izan dituela denbora tarte horretan, multinazionalak berak jakinarazi duenez.
Negozio zifra, berriz, 8.028 milioi eurora iritsi da, iazkoa baino % 22 handiagoa. Eskaerek ere gora egin dute (% 56,3), 12.256 milioi euroraino.
Zehazki, gas zerbitzuetan % 24,6 hazi dira irabaziak, 2.842 milioi euroraino. Sare teknologien arloan, 1.743 milioi euro gehiago jaso dituzte (% 25,9). Bestalde, Siemensen eraldaketa industrialaren banaketa % 19,9 hazi da, 1,156 milioiraino.
Halaber, gora egin dute ekoizpen eta salmenta kostuek, baita orokorrek, administratiboek eta ikerketarekin eta garapenarekin lotutakoek ere, 8.047 milioi euroraino (% 18,8).
Lehen seihileko fiskalari dagokionez, 787 milioi euroko galera garbiak izan ditu Siemens Energyk —aurreko urtean baino % 131,8 gehiago—, negozio zifrak (% 20,4) eta salmentek (% 53,9) hazkundea izan bazuten ere. Gastuak ere igo egin dira, 15.610 milioi euroraino (% 20,9), urritik martxora.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa