Ekonomia
Inflazioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute erabakia. Horrekin helburu dute inflazioa kontrolatzea, eta urte amaierarako % 2ra jaistea.
Ingalaterrako Bankuaren egoitza. Argazkia. Wikipedia
Ingalaterrako Bankuak % 4,25tik % 4,5era igo ditu interes tasak ostegun honetan, 2008tik neurtutako maila altuenera. Erresuma Batuan urtetik urterako prezioen gorakada kontrolatzeko helburuarekin hartu dute tasak igotzeko erabakia. Izan ere, martxoan % 10,1era heldu zen inflazioa.
Diru politikaren batzordeak izandako bileraren ostean eman dute horren berri. Otsaileko batzarrean, Ingalaterrako Bankuak aurreratu zuen urte amaierarako inflazioak nabarmen egingo zuela behera, azken hilabeteotako "finantza zurrunbiloaren" ondotik, Ukrainako gerrak eragindako energiaren garestitzeak "anabasa" eragin baitu Erresuma Batuan ere.
Hartara, Ingalaterrako Bankuaren batzordeak bere txostenean aurreikuspen positiboak nabarmendu ditu epe laburrean, ekonomiari dagokionez, "shock" berri bat egon ezean. Zentzu horretan, zehaztu du kreditu baldintzak zorrozteak eragin txikia izango duela barne produktu gordinean.
Horregatik, aipatu erakundeak espero du urteko lehen seihilekoan ekonomia egonkor mantentzea, otsailean uste zena baino "makalaldi" ahulagoa izan ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa