Ekonomia
Lan gatazka
EITB Media
Langileek asanblada egingo dute bihar negoziazioan izandako aurrerapenak aztertzeko eta ostiralerako deituta duten beste grebari eusten ote dioten erabakitzeko.
Bizkaibuseko langileen protesta bat, Bilbon. EFE
Vectalia Txorierri Bizkaibuseko enpresa emakiduneko langileek bertan behera utzi dute gaurko deituta zuten 24 orduko lanuztea. Enpresak eta sindikatuek bilera egin zuten atzo, eta negoziazioan hainbat aurrerapauso eman zituzten. Hain justu, aurrerapen horiek aztertzeko greba bertan behera utzi eta bihar asanblada egitea ebatzi du enpresa batzordeak.
2021etik hitzarmena berritu gabe dute langileek, eta besteak beste, atseden tarteen eta aldi baterako kontratazioen inguruko aldarrikapenak dituzte.
Ostiralerako, hilaren 12rako, beste greba egun bat dute deituta Vectalia Txorierrin. Lanuzte hori ere bertan behera uzten duten erabaki beharko dute beharginek biharko batzarrean.
Txorierri, Bilboko Aireportua, Mungialdea eta Zamudioko Parke Teknologikoan autobus zerbitzua eskaintzen du Vectaliak. Mobilizazioei eusten zien Bizkaibuseko emakidadun enpresa bakarra zen, gainerako guztiek hitzarmena berritzeko akordioa lotu baitzuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa