Ekonomia
Lan gatazka
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bestalde, LABek lanuzteak deitu ditu maiatzaren 15etik 20ra (biak barne), eta CCOOk maiatzaren 22tik 24ra (biak barne) eta ekainaren 12tik 16ra (biak barne).
Bizkaiko erresidentzietako langileen manifestazioa
ELA sindikatuak beste greba bat abiatu du Bizkaiko egoitzetan, gaurtik maiatzaren 25era, "lan hitzarmen berria" aldarri hartuta, eta beharginei "hilabete amaierara iristea eragozten dieten lan baldintzak hobetzea" eskatzeko. ELAk du gehiengoa (% 66ko ordezkaritza) sektore horretan.
Zentro horietako langileek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta sektoreko patronalek (Gesca, Lares eta ELBE) ez dutela akordio batera iristeko "ezelako asmorik", eta ohartarazi dute "borrokan" jarraituko dutela euren aldarrikapenak betetzen dituen hitzarmen bat lortu arte.
Hain zuzen ere, soldata igoera eskatu dute erresidentzietako beharginek, pribatizatu gabeko zaintza zerbitzuetan dituzten lan baldintzekin parekatuz. Lan egonkortasuna ere badute aldarrikapen, alegia, egun osoko lanaldiak, bai eta lehenengo egunetik ordezkapenak egitea eta 60 urtetik gorako langileei lanaldia murriztea ere.
Eusko Jaurlaritzak gatazka honetan erakutsitako jarrera kritikatu zuen duela astebete ELAko ordezkari Iratxe Viejok, patronalaren alde agertu dela eta mobilizazioa "ikusezin" bihurtzen ari dela iritzita; izan ere, "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" ezarri ditu Jaurlaritzak, eta horrekin langileen % 80ri eragotzi die greba egiteko aukera.
LABek eta CCOOk ere greba deitu dute, nork bere aldetik, Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Maiatzaren 15etik 20ra (biak barne) deitu ditu lanuzteak LABek, eta maiatzaren 22tik 24ra (biak barne) eta ekainaren 12tik 16ra (biak barne) CCOOk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa