Ekonomia
CEBEK
EITB MEDIA
Bien bitartean, ekonomiaren berpizte txiki bat aurreikusten dute urteko bigarren seihilekorako, eskaera, faktura eta inbertsioetan.
Langile bat bere lanpostuan. Argazkia: EITB Media
CEBEKeko enpresenburuek itxaropenez begiratzen diete datozen hilabeteei, eta pertzepzio positiboa izan arren, ohiko kezkak dituzte oraindik; profil profesional jakin batzuk dituzten langileak kontratatzeko zailtasunak, enpresetan dagoen absentismo handia eta hitzarmen kolektiboen negoziazioan dauden gatazkak, besteak beste.
Galdetegian parte hartu duten enpresaburuen % 52k uste dute Bizkaian egoera ekonomiko ona dela, eta % 39k, berriz, erdipurdikoa dela. Pertzepzio hori, baina, hobetu egin da 2022ko datuekin alderatuta. Ekonomiaren berpizte txiki bat aurrikusten dute urteko bigarren seihilekorako, eskaera, faktura eta inbertsioetan.
Hala ere, eta kezken lehen postuan, negozioen errentagarritasunaren jaitsiera nabarmendu dute, batik bat mozkin-marjinak behera egin duelako, nahiz eta inkestan parte hartu dutenen % 31k errentagarritasunean hobekuntza txiki bat sumatu (% 25 gehiago).
Horrez gain, enpresaburuek ohiko kezkak azpimarratu dituzte, tartean, langile falta; izan ere, % 63k adierazi dute zaila dela behar dituzten langileak kontratatzea, eta % 53k adierazi dute azken urtean ez dutela plantilla handitu arrazoi horrengatik.
Gatazka-maila onartezina
Enpresaburuen aburuz, "onartezina da Euskadi bezalako herrialde batek, Espainia osoko lan- eta soldata-baldintza onenak dituenak, 2022an erregistratutako greben erdiak Bizkaian izatea".
Bizkaiko patronalak kritikatu egin ditu negoziazio kolektiboan akordioak lortzeko dauden zailtasunak, eta, horren ondorioz, hitzarmenak berritzeko epea 3-5 urtekoa izatea. Hitzarmenak berritzeko atzerapen hori "euskal gehiengo sindikalaren (ELA eta LAB) gatazka eta konfrontazio dinamikak" eragiten duela uste dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa