13:19

Ekonomia

Merkantzien garraioa

Gipuzkoak N-1ean eta A-15ean kamioei ezarritako bidesariari oniritzia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiak

EITB Media

Urte hasieran ekin zion Aldundiak kanona kobratzeari, eta horren kontrako helegitea aurkeztu zuen Fenadismer Espainiako garraiolarien elkarteak. Aurrekoetan ez bezala (bi aldiz atzera bota du), Auzitegiak kanona ezartzea babestu du.

  • Kamioi batzuk N-1 errepideko arkuetatik pasatzen, Andoainen.

    Kamioi batzuk N-1 errepideko arkuetatik pasatzen, Andoainen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1ean eta A-15ean kamioiei ezarritako bidesaria, Fenadismer Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak jarritako helegitea ia erabat baztertuta. 

Kanona urtarrilean hasi zen kobratzen Aldundia, justiziak aurrez ezarritako beste biak (2018an eta 2021ean) baliogabetu ostean

Fenadismer elkarteak berak eman du erabakiaren berri. Ohar batean, helegitearen puntuetako bat onartu diotela nabarmendu du elkarteak; izan ere, Auzitegiak ebatzi du foru arauak Europako araudia urratu zuela gutxien kutsatzen duten ibilgailu astunentzat deskonturik aurreikusi ez zuelako. 

Dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak puntu hori zuzendu zuen abenduan, eta, beraz, Fenadismerrek berak aitortu duenez, "epaiak ez du ondorio praktikorik izango". 

Foru arauak aurreikusitakoaren arabera, motor eraginkorrak dituzten kamioiek eta garabiek tarifan % 15-25eko deskontuak izango dituzte, motorraren tipologiaren arabera. Beherapen horri maiztasunaren araberako deskontua gehituko zaio urrian, % 13rainoko deskontuak iragarri baitira. 

Fenadismer garraiolarien elkarteak salatu du Gipuzkoako bidesariak "Europako garestienetakoak" direla. "Alemaniarekin alderatuta, % 30-40 altuagoak dira, eta Belgikakoak baino % 50 altuagoak. Bi herrialde horien errenta maila, ordea, hemengoa baino azkoz altuagoa da". 

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako foru diputatua pozik agertu da albistearekin. "Guretzat egun pozgarria da", esan du; izan ere, nabarmendu duenez, "hasieratik" esan dute aitzindariak zirela Europako politiketan, eta "beti" izan dute Europaren babesa, orain arteko foru arau guztietan. Orain, "epaitegiak ere eman digu arrazoia".

"Denborak arrazoia eman digu", ondorioztatu du, eta "eskerrik handiena" eman dio bere talde osoari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena