Ekonomia
BALANTZEA
IDOIA ALBERDI ETXANIZ | EITB MEDIA
Getarian gaur ospatzen ari diren Antxua Egunaren eta Arrantzale Egunaren ekitaldi nagusian eman du jakitera Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak 2023ko antxoa eta berdel harrapaketen lehen balantzea.
Getaria, gaur
Martxoaren 3an denboraldiari ekin ziotenetik, 3.241 tona antxoa (2022an, 4.620 tona) eta 7.474 tona berdel (2022an, 7.945 tona) harrapatu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek. Antxoa kiloa 1,97 euroan saldu da batez beste (iaz, epe berean, 1,08 euroan), eta berdela, berriz, 1,05 euroan (iaz, 1,42 euroan). Nolanahi ere, EAEko portuetan orotara 5.926 tona antxoa eta 11.625 tona berdel deskargatu dituzte azken bi hilabeteotan.
Antxoaren eta berdelaren arrantzaldiaren 2023ko lehen balantzearen datuok Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak eman ditu Getarian, herri horretan ospatzen ari diren Antxua Egunaren eta Arrantzale Egunaren ekitaldi nagusian. Orozen hitzetan, denboraldia "ona ari da izaten", bai harrapaketa kopuruari dagokionez, baita prezioari dagokionez ere.
Orain arte bildutako antxoa kopuruarekin, euskal flotak 6.377.612 euroko fakturazioa izan du, eta berdelarekin, berriz, 7.474.247 eurokoa.
Sailburuarekin batera, besteak beste, hauek izan dira bertan: Haritz Alberdi Getariako alkatea, Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendaria, eta Emeterio Urresti eta Eusebio Arantzamendi, Getariako eta Bizkaiko kofradietako presidenteak, hurrenez hurren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa