Ekonomia
Supermerkatuak
Agentziak | EITB Media
Taldeak % 7 handitu ditu salmenta gordinak, 5.476 milioi euroraino, besteak beste, inflazioaren eraginez.
Eroskiko supermerkatua.
Taldeak 64 milioi euroko irabazi garbiekin itxi ditu 2022ko kontuak, salmenta gordinak % 7 igo ostean, 5.476 milioiraino. Irabazi garbiak % 38,9 jaitsi dira, aurreko urteko datuekin alderatuta, besteak beste, kostuen igoeragatik.
Ohar baten bidez, taldeak azpimarratu du "eragin handia" izan duela saldutako produktuen kostuen igoera "handiak" (batez beste, % 15), taldeak "partzialki" bere gain hartu baitu "salmenta prezioei eusteko".
Hego Euskal Herrian lider izaten jarraitzen du Eroskik, eta nabarmendu du salmenta gordinen hazkundea inflazioak prezioen gainean duen eraginagatik izan dela batez ere; izan ere, taldearen kasuan, batez beste % 12 hazi dira prezioak, eta produktuen kostuak, berriz, % 15.
"2022ko ekitaldia positiboa izan da, konplexua izan arren. Kostuak igotzearen ondorioz, finantza-emaitzak normalizatzearen ondorioz eta, bereziki, prezioei eusteko eta gure sustapen-jarduera areagotzeko marjinak murrizteko erabakiaren ondorioz, aurreko urtean baino etekin txikiagoa lortu dugu", adierazi du Rosa Carabel Eroski taldeko zuzendari exekutiboak.
Bestalde, Eroski kooperatiba nagusiak 32,07 milioi euroko emaitza positiboa izan du, 2021ekoa baino % 45,3 txikiagoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa