Ekonomia
Maiatzaren Lehena
Agentziak | EITB Media
Gainera, 540 pertsona atxilotu dituzte. 300 manifestazio inguru egin zituzten atzo Frantzia osoan, Gobernuak bultzatutako erretreten erreformaren aurka protesta egiteko, besteak beste.
Istiluak manifestarien eta Poliziaren artean, Parisen. Argazkia: EFE
Guztira, 406 polizia eta 61 manifestari zauritu dituzte bart Frantzian, Maiatzaren Lehenaren kariaz egindako protestetan, Gerald Darmanin Barne ministroak aurreratu duenez.
BFMTV telebista katean egin dioten elkarrizketan iragarri du 540 lagun hartu dituztela atxilo; horietako 305, Parisen. Ezker muturrari egotzi dizkio erasoak.
Hain zuzen ere, Jean-Luc Melenchon buruaren aurka egin du gogor. Poliziaren aurka gertatutako erasoak gaitzetsi ez izana aurpegiratu dio hari. "Erantzukizun handia du horretan", azpimarratu du ministroak.
Batez ere, Parisen zauritu duten polizietako baten osasun egoerarekin agertu da kezkatuta Darmanin, "hilzorian egon delako".
Parisko manifestazioa. EFE.
Gauzak horrela, indarkeria gaitzesten ez duten buruzagi politikoen eta sindikalen arteko konplizitateaz hitz egin du, eta ziurtatu du, poliziarik ezean, ez liratekeela posible izango Parisen Maiatzaren Lehenean egindako protestak, "demokrazia sozialik ez zelako egongo", horren hitzetan.
"Talde erradikalek eragiten duten arriskuari aurre egiteko, lege berri bat proposatu du Barne ministroak, identifikatuta dauden pertsonei manifestazioetan berriro parte hartzea galarazte aldera.
Halaber, Justiziari eskatu dio segurtasun indarren aurka oldartzen direnei zigor handiagoak ezartzea.
300 manifestazio inguru egin zituzten atzo Frantzia osoan, Gobernuak bultzatutako erretreten erreformaren aurka protesta egiteko, besteak beste. 782.000 lagun bildu ziren horietan, 112.000 inguru Parisen, Barne ministroaren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa