14:16

Ekonomia

tecnalia

Tecnaliak % 6,7 handitu du fakturazioa 2022an, 128 milioi euroraino

agentziak | eitb media

Ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak 678 milioi euroko eragina izan zuen iaz Euskadiko BPGan.

  • Tecnaliako presidentea eta zuzendari nagusia, Alex Belaustegui eta Jesús Valero.

    Tecnaliako presidentea eta zuzendari nagusia, Alex Belaustegui eta Jesús Valero.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak 128 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2022. urtean, hots, aurreko urtean baino % 6,7 handiagoa. Halaber, 678 milioi euroko eragina izan zuen iaz EAEko BPGan, eta 4.200 konponbide teknologiko baino gehiago garatu zituen 2.000 enpresarekin. Hala azaldu dute gaur, asteazkena, Alex Belaustegui presidenteak eta Jesús Valero zuzendari nagusiak, Bilbon egindako batzarrean.

Gainera, 2023ko erronka nagusiak eman dituzte ezagutzera, eta iragarri dute zentroak aurtengo ekitaldian 13 milioi euro bideratuko dituela inbertsio, ekipamendu eta azpiegitura berrietara, aurrekoan baino % 11,2 gehiago.

Bestalde, Tecnaliak DeepTech4Impact izeneko enpresen azelerazio programa propioa abiarazi du, enpresa berriak teknologikoki bultzatzeko deialdi tematikoen bidez.

Startup berriak bultatzeko ekimenak hizpide, 2023an hiru berri eta 2024rako beste bost sortzea da helburua, eta hurrengo ekitaldietan kopuru hori errepikatzea.

Era berean, egun lantzen ari diren proiektuetako batzuk aipatu dituzte: autobus adimenduna, konektatua eta zero isurketa dituena, Irizarren eskutik; ibilgailuen automotizazioa, Renault eta Alsa enpresekin; eta MUBIL mugikortasun poloa, Gipuzkoan.

Tecnaliako buruek 2022an zentroak izan dituen "emaitza onak" azpimarratu dituzte, aurreko ekitaldiaren testuinguru "konplexua" aintzat hartuta, eta "enpresei I+G+b transferitzeko estrategiaren emaitza" direla gaineratu dute, ekonomikoki eta sozialki eragina izatea baitu helburu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena