23:21

Ekonomia

Bankia auzia

Auzitegi Nazionalak Bankiako 33 kontseilari akusatu ditu, Rato tartean

Erredakzioa

Inputatuta dagoela jakin ondoren, Francisco Verdu Bankiako kontseilariak dimisioa aurkeztu du.

01:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak onartu du Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren eta Union, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiaren Bankiaren 33 kontseilari ohien aurkako kereila. Inputatuen artean, Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia dago. Epaileak 33 inputatuak deklaratzera deitu ditu.

Andreuk Jose LuisOlivas Bancajako presidente ohia eta Bankiaren Administrazio kontseiluko kideaizan zen Ángel Acebes ere galdekatuko ditu.

UPyDk bost delitu aipatu zituen aurkeztutako salaketan, eta Auzitegi Nazionalak bost delitu horiek egin dituzten ikertuko du orain: iruzurra, bidegabeko jabetzea, kontabilitate delitua, administrazio desleiala eta dokumentuen faltsutzea. Inputatuta dagoela jakin ondoren, Francisco Verdu Bankiako kontseilariak dimisioa aurkeztu du.


Ikerketa Andreu epaileak zuzenduko du

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak adierazi du Bankiaren porrotak Espainiako finantza-sistema "kolokan" jar dezakeela. "Bankiak 19.000 milioi euro eskatu ditu saneatze plana burutu ahal izateko", gogoratu du epaileak.

Espainiako finantza-sistemaren barruan, Bankia "oso garrantzitsua" dela berretsi du Andreuk, Espainiako laugarren bankua delako, 11 milioi bezero dauzkalako eta 485.000 milioi euroko negozio bolumena daukalako.

UPyDko kideei 20.000 euro eskatu dizkie Andreuk, epaiketan parte hartu ahal izateko.


Salaketa

UPyDk Bankiako eta Banco Financiero y de Ahorros (BFA) sozietate nagusiko 33 kudeatzaileren aurka aurkeztutako kereila Andreuren Instrukzioko 4. Epaitegiaren esku utzi dute.

Bankia eta BFA burtsan kotizatzen hasi ziren garaiko zuzendari guztien aurka aurkeztu zuen UPyDk aipatu salaketa.

Bestalde, Madrilgo epaitegi bat inhibitu egin zen maiatzean Manos Limpiasek Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadore ohiaren eta beste hainbat finantza erakundetako buruen aurkako salaketan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena