Ekonomia
Etxebizitza
Agentziak | EITB Media
Irizpena datorren asteko osoko bilkuran bozkatuko dute. EAJ abstenitu egin da, eta PPk, Voxek, Ciudadanosek, PDeCATek eta Coalicion Canariak kontra bozkatu dute. Gaurko eztabaida ideologikoa eta eskumenekoa izan da.
Diputatuen Kongresuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Batzordeak onartu egin du PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk azken hamalau hilabeteetan hitzartu duten Etxebizitza Eskubidearen aldeko Lege Proiektua, alokairuaren igoerak mugatuz, errentak maximo historikoetan daudenean.
Batzordearen irizpena datorren asteko osoko bilkuran bozkatuko dute. EAJ abstenitu egin da, eta PP, Vox, Cs, PDeCAT eta Coalicion Canariaren kontrako botoak jaso ditu irizpenak (aldeko 19 boto, kontrako 17 eta abstentzio bat).
Ideologikoa eta eskumenekoa izan den eztabaidan, Voxek eta Ciudadanosek lege hori bere garaian Konstituzioaren aurkakotzat joko dutela eta alokairu eskaintza kenduko dutela adierazi dute, horrek ekarriko duen prezioen igoerarekin.
Bestalde, EAJk eta PDeCATek uste dute autonomia erkidegoek soilik dituzten etxebizitza eskumenen inbasioa dela.
Iñigo Barandiaran EAJko diputatuak "oso bidezkoa den abstentzioa" justifikatu du, legeak "oinarrizko gaiei babesa ematen dielako". Hala ere, "beharrezkoa ez den lege" horrek "Estatuaren esku sartzeari alfonbra ipintzea" dakarrela esan du, eta erkidego bakoitzak "bere etxebizitza politika erabaki ahal izatea" defendatu du, "Gobernuari gustatu ez arren".
Gainera, alderdi politikoen "koherentziarik eza" kritikatu du, "subiranistak" direla adieraztearekin batera, eskumenen "birzentralizazioa" dakarrela onartzen dutelako, eta "pisu turistikoen arazoari" heldu gabe jarraitzen dutela salatu du.
Oskar Matutek (EH Bildu), berriz, legea defendatu du, "etxebizitzaren arazoan zerbait egin nahi duten botere publikoek hala egin dezaten bermatzeko aterki juridikoa" dela esanez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa