07:58

Ekonomia

Lan gatazka

Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta gaur soldata igoerak eskatzeko

EITB Media

Hego Euskal Herrian 3.000 behargin daude deituta. Aurrez, bi eguneko lanuzte partzialak egin dituzte sektorean, batez beste % 60ko jarraipenarekin, betiere sindikatuen arabera.

  • Astelehenean lanuzteak egin zituzten beharginen protesta.

    Astelehenean lanuzteak egin zituzten beharginen protesta. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Justizia administrazioko langileak 24 orduko grebara daude deituta soldata igoerak eskatzeko. Hego Euskal Herrian, 3.000 langile dira deitutakoak: 2.400 EAEn eta 600 Nafarroan. Greba ELAk eta LABek deitu dute, eta bi egunez egindako lanuzte partzialen ondotik dator; izan ere, astelehenetik protesta mugagabean dira funtzionariook. 

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta ELAk eta LABek deituta, manifestazioa egingo dute eguerdian Eusko Jaurlaritzako egoitzatik abiatuta. Sindikatuek sektorearen baldintzak Administrazio Orokorreko langileek dituztenekin parekatzea eskatzen dute. Horien ustez, Eusko Jaurlaritzak negoziatzeari "uko egin dio". Ohar bidez azaldu dutenez, "soldata diskriminazioak" % 13 inguruko aldea dakar urteko soldatan batzuen eta besteen artean. 

Egun osoko greba honen ostean, lanuzte partzialekin jarraituko dute maiatzaren 2ra arte. 

Nafarroan, ELAk ez beste sindikatuek egin dute deialdia. 

Espainiako Estatuan, 45.000 langileri eragiten die deialdiak. CSIF (Funtzionarioen Sindikatu Independentea), STAJ (Justizia Administrazioko Langileen Sindikatua), CCOO eta UGT sindikatuek soldata igoera "duina", letratuek lortutakoaren parekoa, eta funtzioak berrantolatzea galdegiten dute. 

Biharko batzar batera deitu ditu sindikatuak Justizia Ministerioak. Bilera Ministerioaren egoitzan izango da, 16:30ean, eta besteak beste, grebalarien aldarrikapenak izango dituzte hizpide. 

EAEko lanuzte partzialen jarraipena % 60koa izan da, sindikatuen arabera, eta % 23,4koa, Jaurlaritzaren arabera. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena