Ekonomia
Telefonia mugikorra
Agentziak | EITB Media
Telekomunikazio-enpresak 14.000 bezero gehiago lortu zituen iaz banda zabalean eta 35.000 mugikorretan, hau da, % 5 eta % 6 inguruko igoerak, hurrenez hurren.
Jon Ander de las Fuentes Euskaltelen zuzendaria, astearte honetan, Zamudion. Argazkia: EFE
Euskaltelek 2023an emaitza positiboak izatea espero du, 2022an bezero zorroa handitzea lortu ondoren. MasMovil taldeko euskal konpainiak eskaintza sinplifikatu eta erabiltzaileen fideltasuna eta gogobetetze maila hobetu ditu.
Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko zuzendariak enpresak Euskadin eta Nafarroan 2022an izan duen jardueraren balantzea aurkeztu du astearte honetan Zamudion, eta aurtengo aurreikuspenez ere hitz egin du; izan ere, telekomunikazio enpresak 2014tik izan duen hiruhilekorik onena izan du, baina duela hiru urteko diru-sarrera eta errentagarritasunetik "urrun" dago oraindik.
De las Fuentesek emandako datuen arabera, Euskaltelek 630 milioi euroko diru-sarrerak lortu zituen iaz zerbitzuak emateagatik, 2021ean baino % 3 gutxiago, eta 321 milioiko Ebitda, % 4 gehiago.
Bezero kopuruari dagokionez, konpainiak gora egin zuen 2022an, eta banda zabalean 14.000 gehiago eta mugikorretan 35.000 gehiago izan ziren; hau da, % 5 eta % 6 hazi ziren, hurrenez hurren.
Europako Batzordea aztertzen ari den MasMovil eta Orangeren arteko bat egiteari eta Euskaltelen izan dezakeen eraginari buruz galdetuta, De las Fuentesek erantzun du tokiko mailan ez dutela kezka handirik, egituretan bikoiztasunik ez dagoelako.
Era berean, esan du argi dutela zein diren marka bakoitzak saltzen dituen zerbitzu eta produktuak, eta ziurtatu du kontua dela "osagarritasun hori ahalik eta ondoen erabiltzen jarraitzea".
Gainera, Orangerekin bat egitea babestu du, bezeroek eskatzen dituzten zerbitzuak eskaintzeko adina tamaina izan behar dutelako telekomunikazio taldeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa