Ekonomia
Arabako Errioxa
Agentziak | EITB Media
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak ez du epaiari buruzko iritzirik eman nahi izan, eta "Europar Batasunak zer erabakitzen duen zain" egongo direla erantsi du.
Arabako Errioxako mahasti bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko Arabako Mahastiak sor-marka bertan behera uzteko EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren kontra, eta "Europar Batasunak zer erabakitzen duen zain" geratzea ebatzi du, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez.
Jaurlaritzak urrian baimendu zuen Arabako Mahastiak jatorri-izena, eta handik gutxira etorri zen erabaki horren kontrako helegitea Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailearen aldetik. Argudiatu zuenez, sor-marka berriak "ardo mota berberak, ezaugarri berberak dituztenak eta mahasti berberetatik datozenak" hartuko lituzke eta horrek "kontsumitzailea nahastuko" luke, "atzera-bueltarik gabeko kalteak" eraginda. Auzitegiak, arrazoia eman zion auzi-jartzaileari, eta Arabako Mahastiak sor-marka behin-behinean bertan behera utzi zuen.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan gaiaz galdetu diote Zupiriari. Bozeramaileak aitortu duenez, batzarrean ez dute gaia aipatu, baina indarrean dagoen legediak ezarritako prozedura bete dutela zehaztu du.
Bozeramaileak ez du epaiari buruzko iritzirik eman nahi izan, eta "Europar Batasunak zer erabakitzen duen zain" egongo direla erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa