Ekonomia
Etxebizitza Legea
Agentziak | EITB Media
Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, etxebizitza publikoa herrialdearen % 20 izateko konpromisoa dauka. Ione Belarrak pozarren hartu du iragarpena.
Pedro Sanchez, igande honetan egindako adierazpenetan. Argazkia: PSOE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko buruak iragarri duenez, Ministroen Kontseiluak datorren asteartean onartuko du Sareben (lehen 'banku txar' gisa ezaguna) 50.000 etxebizitza arrazoizko prezioan alokatzeko erabiltzea, eta Espainiak etxebizitza publikoen % 20 izateko konpromisoa hartu du.
Sozialistek maiatzeko hauteskundeetarako oinarriak ezartzeko Valentzian egin duten udal konferentziaren amaieran, Sanchezek ziurtatu du Gobernua haratago joango dela Estatuko etxebizitzaren lehen legea aurrera atera ostean, datorren astean onartuko den neurri plan batekin.
Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, Ministroen Kontseiluak honako hauek onartuko ditu: 21.000 etxebizitza jartzea udalen eta autonomia-erkidegoen esku, alokairu soziala bultzatzea parke publikoko 14.000 etxebizitzarekin, eta 15.000 etxebizitza publiko eraikitzea Sareben eskura dauden lurzoruetan.
Ione Belarra Eskubide Sozialen ministro eta Podemoseko buruak esan du "oso albiste ona" dela Gobernuak Sarebeko etxebizitzak mobilizatzea. Esan duenez, Podemosek legegintzaldiaren hasieratik eskatu zuen neurria da, "Espainia parke publiko txikiena duen EBko herrialdeetako bat delako". Gaineratu duenez, oraindik ez dakite zenbat higiezin dituen Sarebek, baina Gobernuak jendea babestu izana goraipatu du, bankuak babestu beharrean, "aurreko krisi ekonomikoan" gertatu zen bezala.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa