18:53

Ekonomia

Defizita betetzeko

Rajoy: 'Autonomia Erkidegoek ahalegin gehiago egin beharko dituzte'

Erredakzioa

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "ahalegin gehiago" eskatu dizkie Autonomia Erkidegoei, Europak ezarritako defizit muga bete ahal izateko.

  • Mariano Rajoy, Bruselan. Argazkia: EITB.

    Mariano Rajoy, Bruselan. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Defizita murriztu ahal izateko, datozen hilabeteotan autonomia erkidegoek ''ahalegin handiagoa'' egin beharko dutela esan du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. ''Ezin da dudatan jarri Gobernuak defizit publiko murriztearekin duen konpromisoa'', esan du Rajoyk, eta, horren harira, datozen hilabeteotan erkidegoek ''ahalegin handiagoa'' egin beharko dutela aurreratu du.

PPk Sevillan egin duen zuzendaritza batzordean egin ditu presidenteak adierazpenok. Gobernuaren erreformek Espainiako ekonomiari ''malgutasuna eta lehiakortasuna'' itzultzeko asmoa dutela azaldu du bertan Rajoyk, eta erreforma horiek indarrean jartzen jarraituko duela aurreratu du.

Hamar bat egun barru, Andaluziako PPren XIII. Kongresua egingo dute Malagan, eta Javier Arenas ordezkatuko duen zuzendaritza taldeko buru berria aukeratuko dute bertan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena