Ekonomia
PENTSIOAK
EITB MEDIA
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena, eta bezperan berriro kalera atera dira Baionan eta Parisen, besteak beste.
Hamabigarren egunez, mobilizazio eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan, pentsioen erreformaren aurka. Biharkoa (ostirala) egun erabakigarria izan daiteke gatazka honetan; izan ere, Frantziako Konstituzio Kontseiluak orduan esango du aldaketa onesten duen ala ez. Lege testuak jasotzen du, besteak beste, erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzea.
Baionako protestak orain arte egindakoek baino jende gutxiago batu du gaurkoan. Sindikatuen arabera, 6.200 lagun atera dira kalera. Eguraldi kaskarrak eta Aste Santuko oporraldiak moteldu omen dute mobilizazioen "arrakasta", hamabigarren egun honetan. Lapurdiko hiriburuko manifestazioan parte hartu dutenek, baina, argi utzi nahi izan dute pentsioen erreformaren aurkako mugimendua ez dela itzali.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, bere aldetik, tinko heltzen dio bereari, eta esana du erreforma beharrezkoa dela epe ertainera pentsioen sistemari eusteko.
Sindikatuek, bestalde, Frantziako Gobernuari ohartarazi diote mobilizazioek ez dutela etenik izango, pentsioen erreformaren inguruko ebazpena gorabehera.
250 manifestazio baino gehiago antolatu dituzte Frantzia osoan zehar. Hala ere, gaurko mobilizazioek aurrekoek baino jarraipen apalagoa izan dute.
Frantziako lehen ministro Elisabeth Bornek eta sindikatuek aurreko astean pentsioen erreforma aztertzeko egin zuten bilerak "porrot" egin zuen, sindikatuen arabera, gobernuburuak ez zuelako testu legala atzera bota nahi izan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa